Badator UPV/EHUko Hezkuntzarako APPen V. Azoka . Beste behin ere, WebLearner Ikerketa-taldeko kideek Bilboko Ingieniaritza Eskolako iraskasleekin bat zuzendu dute STEAM metodologiadun hezkuntza berrikuntza proiektu hau. Proiektuan UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateako eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak elkarlanean aritu dira aplikazio mugikorrak (Appak) sortzeko. Aurreko edizioetan bezala, helburua hezkuntzarako aplikazioak diseinatzea eta sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute titulazio, ezagutza eta esperientzia ezberdinak dituzten ikasleen. Honek guztiak, IKTen erabileran oinarritutako lankidetza bizia ekarri du jakintza-arlo desberdinetako ikasleen artean, baita teknologia bera garatzea, hezkuntza erresilientea eta etorkizuneko erronken aurrean prestatuago dagoen gizartea eraikitzen laguntzeko asmoz. 2020. urtean, COVID-19k eragindako pandemia izan da nagusi; horren ondorioz, ikastetxeak lau hilabetez erabat itxi ziren, eta baliabide digitalak modu ...
We learn, teach, research and publish... Everyday!!!