Gure ikerketa taldeko kidea den @EnekoTejada Berrian hezkuntza digitalaren gabezieei buruzko iritziak ematen: https://www.berria.eus/paperekoa/1996/006/001/2020-06-03/hezkuntza-digitalean-gabeziak.htm Maialen Urbietak eta Mikel Goikoetxeak EducaTIC sortutako kanalaren harira, elkarrizketa bat argitaratu da, non Enekok hurrengo gogoetak egin ditu: «Interneten sartu eta euskarazko eduki digitalak bilatzeko ohitura dugu, baina ez horiek sortzekoa eta partekatzekoa. Irakasleak euskarazko edukien bila sartzen dira sarean, baina ez dute ia deus aurkitzen. Horregatik, euskaraz sortutako proiektuak, Educatic kanala bezalakoak, oso interesgarriak dira.» «Bideo azalpen horiek oso lagungarriak dira, baina uste dut irakasleek perspektiba handiagoa izan beharko luketela; gaituta egon beharko lukete gaitasun digitalean. Batetik, informazioa eta komunikazioa bilatzeko gaitasuna izan beharko lukete, eta baita era digital batean elkarlanean aritzekoa ere. Bestetik, irakasleak hezkuntzarako eduki dig
We learn, teach, research and publish... Everyday!!!